HH5 - IRTEERA TORREOIRA

Data: 
Asteazkena, 2020, Azaroa 11 (Egun osoa)
0
Lekua: 
TORREOIA
Ekintza mota: 

Haur Hezkuntzako 5 urtekoak egun pasa joango gara Zarauzko eraztun berde urdineko Santa Barbara-Torreoi inguruko eremura. Betiko ordutegia mantenduko da, bai joanean baita itzuleran ere. Puntualak izatea eskertuko genizueke, 9:00etarako ohiko lekuan. Haurrak, motxila txiki batean ura, hamaiketakoa (fruta) eta bazkaria eraman beharko dute. Gogoratu mendi bueltaxka egiteko oinetako eta arropa egokiak ekartzea. Halaber, buelta autobusez egingo dugunez, MUSUKO bana sartu motxiletan. Autobusaren kostua (2 euro) azaroko kuotarekin kobratuko zaizue.