MARIASUN LANDAREN HITZALDIA

 

"Haur literatura, barne munduaren ispilu"

 

Salbatore Mitxelena ikastolaren 50. urteurren ospakizunei jarraikiz azaroaren 12an, ostegunez, Modelo Aretoan MARIASUN LANDA idazlea izango da gonbidatu berria.


Idazleak bere buruaz ezagutzen ez duen baina bere baitan bizi duen hura haur literaturak nola isla dezakeen azalduko digu. Hitzaldia, irakurketa literarioa ere izango da, bere obretan agertzen den zenbait animaliari mozorroa kentzen eta zer ezkutatzen duten begiratzen arituko baita; nola agertzen den egilearen iluntasuna animalia horien atzetik, esaterako: apoa, arkakusoa, arrain gorria, elefantea, krokodriloa...

 

Gaur egun haur literaturan mundu mailan idazle ospetsuenetakoa den Mariasun Landak 1974an Salbatore Mitxelena ikastolan eman zituen lehen urratsak andereño gisa. Ikastolan egindako ibilbidean, besteak beste, lankide izan zuen Jesus Mari Olaizola "Txiliku" izango du aurkezle lanetan ondoan.

 

Aukera paregabea, beraz, haur literaturaren misterioez gozatzeko.