EGUNEAN BEHIN irabazleak

Egunean Behineko Ikastolako bi taldeak martxan ditugu eta hemen ikusiko asteroko irabazleak

ASTEA
TALDEA
IRABAZLEA
OTSAILAK 15-21
Zarauzko Ikastola
MPM, 545,59 puntu
Zarauzko Ikastola DBH
Arixen, 506,95 puntu

 

Sariak jasotzeko, Idazkaritzatik pasa zaitezkete astelehenetik ostiralera, 8:30-17:00 artean.

ZORIONAK irabazleei eta animo gainontzekoei, aste honetan sariak irabazteko aukera berria duzue eta!

-------------------------------------------------------

Baina zer da EGUNEAN BEHIN? Telefono mugikorrean edo tabletean deskargatu dezakezun jokoa. Oso erraza da, izenak dioen bezala,  Egunean Behin izaera desberdinetako 10 galdera erantzun… eta listo! Asmatutako erantzunen eta denboraren arabera, puntuak lortuko dituzu.

Zure ezagutza probatu nahi baduzu, animatu eta apuntatu zaitez Ikastolak sortu dituen taldeetan:

  • ZARAUZKO IKASTOLA. Ikastolako komunitate guztiak parte har dezakeen taldea (familiak, irakasleak, ikasleak, langileak, ikasle ohiak,…). Taldean sartzeko:

https://eguneanbehin.app.link/JAmbTy3NLdb

  • ZARAUZKO IKASTOLA DBH. Nork daki gehiago, ikasleek edo irakasleek? DBH 3 eta 4ko ikasle eta irakasleek osatutako taldea. Taldean sartzeko:

https://eguneanbehin.app.link/BqMwys1NLdb

Astero talde bakoitzeko irabazleak sari sorpresa jasoko du eta denboraldi amaieran, talde bakoitzeko irabazleak sari bikaina jasoko du.
Denboraldi amaierako sariak:

    • ZARAUZKO IKASTOLA taldeko irabazleak 2 lagunentzako gosaria, Zarautzen bertan
    • ZARAUZKO IKASTOLA DBH taldeko irabazleak Zarauzko denda edo ostalaritzan gastatzeko 100€ko bonoa

Otsailaren 15-21 astea izango da gure lehen astea. Animatu eta parte hartu!