BULTZA KORRIKA, BULTZA EUSKARA!

Azken urtean bizi izan dugun, eta bizi dugun, egoera korapilatsuak ez digu baimendu euskararen aldeko ekimenik garrantzitsuena aurten egiten. KORRIKA atzeratu dugu, baina ez dugu bertan behera utzi; eta, gainera, azpimarratu behar dugu oraindik ere nahitaezkoa dela orain 40 urte jaio zen ideia ero eta zoragarri hura gauzatzea. Hortaz, AEKn buru-belarri ari gara lanean, datorren urtean 22. KORRIKA egin ahal izateko.

22. KORRIKA inoiz baino beharrezkoagoa izango da, eta zuon guztion bultzada beharko dugu. Ziur gaude babes erraldoia jasoko dugula zuengandik. Apuntatu data: 2022ko martxoaren 31tik, apirilaren 10era.

Tipi, tapa, tipi, tapa, KORRIKA! Tipi, tapa, tipi, tapa, KORRIKA!

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!

EGIN DEZAGUN DENOK GURE EKARPENA!