LAN ESKAINTZA: Dinamizatzaile pedagogikoa.

Salbatore Mitxelena Ikastolak 2021-2022 ikasturterako DINAMIZATZAILE lanposturako lan poltsa zabaldu du. Lanaldi osoko jarduna izango da.
 

Baloratuko da:

-Ikastolako Marko Pedagogikoaren antolaketa eta kudeaketarako gaitasuna izatea.
-Harremanetarako gaitasuna izatea (lidergo gaitasuna).
-Hizan eta Hegin Mintegien ezagutza izatea.
-Pedagogia berritzaileen ezagutza.
-EKI  Proiektuan ezagutza izatea.
-Kimu Proiektuan ezagutza izatea.
-Berrikuntza proiektuetako lidergo eskarmentua (Haur hezkuntzako aditu titulua izatea).
-Irakurketa-idazketa jabekuntza prozesuaren ezagutza sakona izatea.
-Ebaluazio integralaren inguruko ezagutza izatea.
-Arizmendiko Konfiantzaren Pedagogian formakuntza edo ildo horretan lan esperientzia izatea.
 

Izena emateko jarraian duzuen LOTURAN sartu eta inprimakia bete behar duzue edo lotura hau kopiatu eta interneteko nabigatzailean txertatu: https://forms.gle/EFCMFtCz3z1ajqCg9

Izena emateko epea: uztailak 31

Hautatutakoekin  abuztuaren amaieran egingo dira elkarrizketak.
 
Adeitasunez
 
ZUZENDARITZA