Olentzerorekin kantari

Gabonak gainean ditugu eta usadioak jarraitzeko asmotan, aurten ere Ikastolako Gabon-taldea prestatzen hasiak gara. Musika tresnaren bat jotzen baduzu anima zaitez gurekin etortzera. Abestiak, betikoak, gure altxorreko hogei kanta inguru.

Aurten ez dugu entsegurik egingo, 50. urteurrenaren ekintzak medio, asteburu aldrebesa... beraz, hilaren 24an ohi bezala ikastolan elkartuko gara.