Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Martxoak 25

Irudia
Eskola kirola
2023/03/23

Hemen duzue asteburuko jardunaldia.

TXURRUKAKO IRTEERA DELA ETA LH3ko eta LH4ko TALDEEN ANTOLAKETA ASTEBURURAKO

Badakizue asteburuan Txurrukako irteera dagoela, hori dela eta, talde asko osatzeko justu gabiltza eta taldeen artean elkarlanean saiatuko gara arazoa konpontzen. Aurrekoan LH5. eta LH6. Mailakoen artean ondo funtzionatu zuen eta ea asteburuan ere ondo funtzionatzen duen. Dena den, jakin eskola askotako taldeetan gertatuko dela hau asteburuan, beraz, partidu hasieran aurkariekin hitz egin eta edozein moldaketa egin daiteke partidua dauden kopuruetara egokitzeko (izan zati gutxiago jolastea edo jokalari gutxiagorekin jolastea adostu aurkariekin…). Gure ustez, garrantzitsuena jolastu eta ondo pasatzea da beraz, hori lehenetsiko dugu.

LH3

11:45      19. Zelaia —   SM32 (9 jokalari) Osatzen da
11:45      20. Zelaia —   SM33 (9 jokalari) Osatzen da
11:45      17. Zelaia —   SM35 (10 jokalari) Osatzen da
12:45      23. Zelaia —   SM31 (9 jokalari) Osatzen da
12:45      21. Zelaia —   SM34 (7 jokalari)  Justu osatzen dira.  Beraz, zozketaz erabakita, lehen txandako SM35eko  kirolariei esango diegu 27. Zelaira gerturatzeko. SM31 taldeak osatzeko laguntza behar badu, laguntza eskaintzeko.

LH4

11:45     14. Zelaia – SM44 (5-7 jokalari)   [SM41 taldeko 3 jokalari etorriko zaizkie laguntzera]
12:45     17. Zelaia – SM42 (9-10 jokalari) / SM43 (8 jokalari) Osatzen dira, eta bi taldeak ikastolakoak izanda moldaketak egiteko errazago izango da. Jokalariak nahastuta edo zati gutxiago jokatuz justuegi badabiltza.
12:45     22. Zelaia – SM45 (6 jokalari)    [SM41 taldeko 3 jokalari etorriko zaizkie laguntzera]

Fitxategiak

Azken albisteak

2024-03-21
Oporrei hasiera emateko plaieroen 2.jardunaldia ospatuko dugu larunbat honetan. Taldekide batzuk oporretara doazela eta errepasatu taldea osatzeko arazorik duzuen ala ez eta edozein gauza komentatu gurekin.   
2024-03-13
Asteburu honetan saskibaloi eta eskubaloiko ligaxkaren azken jardunaldia ospatuko da larunbatean. Sailkatzen diren alebinek, igandean, finalak izango dituzte. Hona hemen finalen ordutegiak:  
2024-03-06
Asteburu honetan plaieroen ligaxkari ekingo diogu. Alebinak, gogoratu, aktak bete behar dituzuela porteriak jasotzeko tokian. Lehen txandakoei porteriak jartzea tokatzen zaizue eta bigarren txandakoei kentzea.
2024-02-28
Larunbatean, saskibaloi eta eskubaloi ligaxkako 4.jardunaldia ospatuko da.