Manolo Urbietari omenaldia

Dakizuen bezala Manolo Urbieta musikaria eta gure ikastolako irakasle ohia atzo hil zen. Bihar izango dira hileta elizkizunak 19:30ean, Frantziskotarren elizan.

Elizkizunaren amaieran, Ikastolako ikasle, guraso eta langileok elizaren atarian elkartuko gara, herritarrek egingo dioten omenaldian parte hartuko dugu eta bukaeran denok elkarturik “Bizitza kantu bat da”eskainiko diogu.

Beraz, ahal duzuen guztiok bertaratzea eskertuko genuke.

Hemen behean duzue kantaren letra.

BIZITZA KANTU BAT DA

Bizitza kantu bat da,

guretzat hain justu,

neska mutilok hori

dago gure esku.

 

Kantari eskolara,

kantari jolastu,

kantari lotaratu,

kantari amestu.

 

Kantatzen ez duenak

zorionik ez du,

kantatzen ez duenak

zorionik ez du.

 

Laralala..

 

Kantatzen ez duenak

zorionik ez du,

kantatzen ez duenak

zorionik ez du.