BIZIKIDETZA BEHATOKIA - KAFE TERTULIA

BIZIKIDETZA PLAN BERRIA ERAIKITZEKO

WORLD CAFÉ – KAFE TERTULIA

Guraso agurgarriak,

Ikastolako Bizikidetza Behatokiak lau urtez aurrera eraman ditu 2012 Bizikidetza Planean jasotako helburu eta ekintza-ildoak. Ondorengo urteetako plana finkatu aurretik, elkarbizitzaren diagnostikoa zuekin egin nahi izan dugu helburuen lorpen maila zehaztu ahal izateko, indar-guneak eta ahulguneak ere bide batez identifikatuz.

Zeregin hau burutu ahal izateko WORLD CAFÉ metodologia izango duen saiora konbidatu nahi zaituztegu.

Norentzat: Ikastolako guraso guztientzat

Noiz: Martxoaren 25, larunbata, 10:00etatik 13:00etara

Lekua: Ikastolako Aretoa

Bizikidetza Behatokia

 

Hitzaldia aurrera eraman ahal izateko, gutxieneko partaidetza ziurtatu behar dugu. Beraz,  e-mailaz konfirmatu.