GURASO ESKOLA

   

Zer da?

Ikastolan Guraso Eskola martxan jartzeko ekimena da hau. Guraso bezala kezkatzen gaituzten gaiei buruz hitz egiteko tartea irekiko dugu eta gaur egun interesgarriak eta baliagarriak diren gaiak jorratuko ditugu: gure haurrekiko komunikazioa nola landu eraginkorra izan dadin, adimen emozionalaren garapen on bat izateko ze tresna erabil ditzakegun ikusi, haurren arteko liskarretan gure parte-hartzea nola izan daitekeen lagungarri aztertu, Psikomotrizitatearen garrantzia haurraren aurreneko urteetan, Montessori pedagogia zer den eta etxean nola aplikatu dezakegun, Mindfulness-aren onurak, nola lan egin dezakegun matematikak era jostagarri batean ikasteko, heriotza eta galeren aurrean nola lagun ditzakegun haurrak,… eta ikastolan martxan jartzen ari  den modelo pedagogiko berriari buruzko informazio zuzena ere izango dugu.

Dena den, egiten diren guraso talde bakoitzaren interes eta beharren arabera, gai batzuk edo beste jorratu ahal izango dira. Horretarako, izena ematen duten gurasoeei gai-zerrenda bat pasako zaie beraien interesak zeintzuk diren jakiteko eta aurreneko saioan adosteko.

Helburua:

Guraso Eskola honen helburua gurasoentzat konfiantzazko eta informazio-iturri izango den espazio bat irekitzea da. Modu batean edo bestean, antzerako egoerak bizi ditugu gure haurrekin eta tarte honek gai horiek konpartitzeko aukera emango digu. Kasu batzuetan kontzeptu eta ideia batzuk azalduko dira, baina saioen dinamika ez da bakarrizketa bat izango; helburua, denon parte-hartzea bultzatu eta bermatzea izango da, ahalik eta praktikoena eta baliagarriena izan dadin. Eta horretarako konfiantza-giro bat sortzen ahaleginduko gara.

Arduradunaren aurkezpena:

Ni Miren Ros naiz, ikastolako gurasoa, eta saioak gidatuko ditut. Formazioz, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziatua naiz eta 15 urteetan enpresa munduan lan egin dut.

Ama izan nintzanetik etengabe formatzen ibili naiz haurren hazkuntza eta heziketaren inguruan: doula, edoskitzea, galerak eta dolua, PRH (Personas y Relaciones Humanas), Komunikazio Ez Bortitza, Adimen Emozionala, Montessori etxean nola aplikatu, matematika manipulatiboak… beste gai askoren artean.

2015an nire ibilbide profesionala aldatzea erabaki nuen eta nire proiektu pertsonalarekin hasi nintzen: Bidelagun  (www.bidelagun.eus). Orain arte, guraso eskolak, hitzaldiak eta ikastaroak eman ditut haurren hazkuntza eta hezkuntzaren inguruan; kasu batzutan gurasoei zuzenduta eta bestetan hezitzaileentzat.

Datu praktikoak:

Noiz: hilean behin, urritik maiatzera bitartean. Egun zehatzak, izena ematen dituzten pertsonen artean erabakiko dugu.

Iraupena: Saio bakoitza 2 ordutako izango da.

Non: Ikastolako HH5 gelan

Ordutegia: 2 aukera emango ditugu:

                        14:30-16:30

                        17:00-19:00

Prezioa: 90€

Muga: Taldeak 15 laguneko topea izango dute eta haurren adinen arabera antolatuko dira.

Zaintza-zerbitzua behar izanez gero, ondoan izango dugun gela baten egoteko aukera izango dute haurrek, HH5-ko gela baten hain zuzen (jolasak, liburuak,…). Baina ez da zaintzailerik egongo; taldeko gurasoen artean konpontzerik badute antolatu daiteke.

Izen-ematea, beheko taula beteaz egingo da. Eta emailez bidali daiteke beheko helbideetara edo Idazkaritzan bertan papera eman.

miren.bidelagun@gmail.com

zarautz@ikastola.eus

Izen-ematearen azken eguna Irailak 22 izango da eta ikastolako urriko erreziboan kobratuko da.

IZEN-EMATE ORRIA

 

IKASTAROA:

GURASO ESKOLA

LEKUA:

SALBATORE MITXELENA IKASTOLA

IZENA:

     

ABIZENAK:

     

EMAIL:

     

TLFNOA:

     

HAURREN JAIOTZE DATAK:

     

     

     

     

AUKERAKO ORDUTEGIA:

    ☐   14:30-16:30

    ☐    17:00-19:00

ZAINTZA ZERBITZUA:

 Nahi dut:     ☐  BAI     ☐  EZ

Laguntzeko prest:  ☐  BAI     ☐  EZ