LH 3 - Arritxulora irteera

Data: 
Errepikatu egunero 2 aldiz.
Astelehena, 2017, Urria 30 - 10:00-tik Asteartea, 2017, Urria 31 - 09:55-ra
Asteartea, 2017, Urria 31 - 10:00-tik Asteazkena, 2017, Azaroa 1 - 09:55-ra
Lekua: 
Arritxulo
Ekintza mota: 

Dakizuen bezala, ARRITXULOko Aterpetxera joango gara 3. Mailako ikasleekin. Irteera urriaren 30ean izango da eta itzulera 31n. Ohiko ordutegia mantenduko da bai joaneko egunean eta baita ere itzuleran.

ERAMAN BEHARREKOAK:

Motxila txiki batean:

  • Lehenengo eguneko hamaiketakoa eta bazkaria

Beste motxila batean:

  • Azpiko eta gaineko arropa aldatzeko.
  • Toalla txiki bat.
  • Aldatzeko oinetakoak, zapatilak.
  • Eguraldiaren arabera: bisera, eguzkitarako krema, zira...

OHARRA: Mendian ibiltzeko oinetako egokiekin bidali haurra.

EGONALDIAREN PREZIOA (autobusa barne): 57,00 Euro.

Kopuru hau urriko kuotarekin batera kobratuko zaizue.