Pagoeta Mendi Lasterketa

    

Kaixo lagunak!

Salbatore Mitxelena Ikastolako guraso-taldeak Pagoeta Mendi Lasterketa antolatzeari ekin dio, hirugarren urtez jarraian. Aurtengoa apirilaren 29an izango da.

Iaz, ohiko ibilbide luzeaz gain, ibilbide mistoa ere ezarri genuen (8 km, bikoteka egiteko), eta berrikuntza honek sekulako arrakasta izan zuen, parte-hartzaile kopuruari erreparatu ezkero behintzat.

Bi lasterketak kontutan hartuta, guztira 400 parte-hartzaile izan genituen 2017an.

Jakina, ekitaldi hau behar bezala antolatu ahal izateko, boluntario-talde handia beharko dugu, eta horregatik zuen laguntza eskatzera gatoz. Batez ere lasterketa egunean izango dugu beharra: kiroldegi inguruko muntaia eta desmuntaia lanak, ibilbideetako bidegurutzeak zaindu, anoa-guneak prestatu, hamaiketakoa zerbitzatu,etab.  Horiek guztiak egiteko, Ikastolako guraso eta langileen laguntza ongi-etorria eta ezinbestekoa izango da.

Bide batez, frogako babesle izateko aukera ere badagoela jakinarazi nahi dizuegu, ekarpen material edo ekonomikoak eginez, lasterketako euskarrietan (kartelak, prentsa, sare sozialak, …) publizitatea egitearen truke. Hortaz, asko eskertuko genuke herriko edo inguruko enpresen artean aukera honen berri emango bazenute.

Informazio gehiago nahi baduzue, hemen mugikor zenbakia eta e-maila:

Iñigo Garcia – 699 775 242 / pagoetamendilasterketa@gmail.com

Gainera, Facebooken ere aurkituko gaituzue, Pagoeta Mendi Lasterketa” izenarekin.

Besterik ez ba, aldez aurretik, mila esker!

“Arraun eta amets”