LH 2 - Ameztoi lantegira irteera
Data:
Osteguna, 2018, Martxoa 22 - 00:00-tik 23:55-ra
Lekua:
Ameztoi lantegia
Ekintza mota:
Ohar honen bitartez jakinarazten dizuegu, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleekin martxoaren 22an, osteguna, AMEZTOI anaien lantegira joango garela janari ezberdinak egitearen prozesua ezagutzera.
Ameztoi lantegikoek, honakoa eskatu digute:
- Arrisku fisikoak ekiditeko, ezinbestekoa da bixita burutuko duten pertsona oro inolako belarritako, eraztun ... gabe etortzea.
Joan-etorria autobusez egingo dugu, eta ohiko ordutegia mantenduko da.
Ikasleek bazkaria bakarrik eraman beharko dute.
Bestalde, bidaiaren kostua 8,00€ izango da. Kopuru hau martxoko kuotarekin batera kobratuko zaizue.