EUSKARALDIA ZARAUTZEN
Gogoratzen al duzu Kike Amonarrizen hitzaldia? Saio haren fruituak heltzen ari dira eta Euskaraldia gurera ere iritsi da. Zarautzen Euskaraldiaren aurkezpena egingo dugu apirilaren 22an 12:30tan Munoan. Gorde data eta zabaldu mezua!
Euskaraldia zer den azaltzen duen bideoa duzu ikusgai esteka honetan.
Jarrai gaitzazu sare sozialetan azken orduko berriak izateko:
- Facebook: @zarautzeuskaraldia
- Twitter: @zarautzeuskaraz
- Instagram: @zarautzeuskaraldia
Informazioa jasotzeaz gain sustatzaile lanetan aritzeko indar eta gogoz bazabiltza, jarri harremanetan gurekin zarautz@euskaraldia.eus helbidera idatzita. Zu bezalako armiarmak behar ditugu sare erraldoia josteko!
Zure ekarpenek GURE egingo dute Euskaraldia.
Zure zain egongo gara.