KMK 18 - Ziklometroak
ZIKLOMETROAK
Kilometroak 2018 ospatzeko hilabete bakarra falta den honetan, zuengana gatoz ekimen berri batean parte hartzeko eskaria luzatuz: ZIKLOMETROAK.
Ziklometroak ekimenarekin Gipuzkoan dauden 29 ikastolak bizikletaz egun batean lotu nahi dira. Aurtengo Kilometroak-ek duen leloa erabiliz eta indartuz, Ikastolen artean ZU2ak1UZ bizi eta lan egiten dugula adieraziko dugu.
Kontzientea gara errepidean bizikletaz ibiltzeak hainbat arrisku dakarrela. Horregatik, oraingo honetan, guraso eta langileei luzatzen diegu gonbitea.
Ziklometroak irailaren 16an gauzatuko da eta Urretxu-Zumarragako ikastolatik emango zaio irteera goizeko 7:00etan. Ondoren, ikastola bakoitzak txanda hartuz, hurrengo ikastolaraino joan beharko da txanda emateko. Gure asmoa ez da oso ekitaldi masiboa antolatzea; ikastola bakoitzaren izenean bizpahiru guraso txirrindulari lortzearekin nahikoa litzateke.
Eguna: 2018ko irailaren16an
Irteera Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolatik: 12:30
Ibilbidea: Zarautz - Orio
Kilometroak: 5
Desnibela: Igoera 105 m; Jaitsiera 104 m
Izena emateak eta informazio zehatzagoa
E- posta: naltxu@zarauzkoikastola.net
Telefonoa: 688 677 847
Harremanetarako: Nerea Altxu, Kilometroak 2019ko koordinatzailea