- eu
- es
Nor gara gu
Salbatore Mitxelena Ikastola herritik eta herriarentzat jaio zen. Ildo honi eutsiz, baditu bereizten dituen ezaugarri batzuk, besteak beste:
EUSKALDUNA: Euskara eta euskal kulturaren bultzatzaile.
HEZKUNTZA INTEGRALAREN SUSTATZAILEA: Haurra bere osotasunean hartuz eta bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz, jarraipen pertsonala egitean datza bere lana.
ELEANITZA: Euskalduna izanik, munduari irekita dago. Beraz, dituen helburuen artean, gure ikasleak eleaniztunak izan daitezela dago.
IREKIA: Pentsamendu guztiek dute tokia ikastolan, errespetuz aritzen diren adinean.
DEMOKRATIKOA: Ikastola komunitate handi bat da eta denon arteko elkarbizitza aurrera eramaten saiatzen gara. Erabaki guztiak ere era kolegiatu batez hartzen dira, guztion erabakiak guztion ardurak baitira.
BAZTERKERIARIK GABEKOA: Herriko haur guztientzat irekia, inongo bazterkeriarik gabe, ez erlijio, arraza, sexu, ezintasun fisiko edo psikikoa, pentsamendu,...
Hezkuntza Proiektu berritua ikusteko egizu KLIK HEMEN
Ikastolako Estatutuak ikusteko egizu KLIK HEMEN