1. Funtzio diagnostikatzailea
- Ikasleen ezagupena.
- Arakapen objektiboa: gaitasunak, jarrerak, nortasuna, ikasketako azturak, ikasketako errendimendua, interes profesionalak, testuinguru familiarra eta soziala.
- Behaketa sistematikoko arauen elaborazioa.
- Elkarrizketak egitea.
- Ikasle‑talde desberdinen ezaugarriak arakatzea.
- Informeak egitea.
- Honako faktoreok aurkezten dituzten egoera berezien azterketa:
- Mugimendu, sentimen eta nerbioetako anomaliak.
- Adimen urritasunak.
- Afektibitate eta emoziozko asaldurak.
- Portaerako asaldurak.
- Ikasketako asaldurak.
Asaldura horien kasuak bilatu, tratamendua programatu eta baliabide egokiak proposatu, nahiz pertsonalki nahiz dagokien irakasleekin elkarlanean.
2. Segimenduko funtzioa
- Hezkuntza bereziko gelaren zuzeneko arduraduna denez, ikaslearen eboluzioaren segimendua egingo du, aurretiaz ezarritako jarraibideen arabera.
3. Orientazioko funtzioa
- Orientazio pertsonala eman ikasleari bere burua ezagutu eta onartze bidean eta taldearekiko harremanetan.
- Ikasketetako orientazioa, ikasketa garaian sor daitezkeen arazoak erabakitzeko ahalmenaren garapena behar bezala estimulatzeko.
- Orientazio profesionala eskolaketa amaitzean.