Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Apirilak 29 TRIATLOIA

Irudia
Triatloia
2023/04/28

Asteburu honetan triatloia izango dugu. Zubia izanda, famili asko kanpora zoazte, ondo pasa! besteoi animatzen dizuegu parte hartzera.

Geletan jaso dugun izen ematea nahiko txikia iruditu zaigu. Badakigu zubiak ez direla jardunaldiak jartzeko asteburu egokienak eta urteak goaz zubiak eta herriko jaietan jardunaldirik ez jartzeko eskatzen. Bestetik ere, azken urteotan, denboraldia asko luzatzen ari da (ia bi hilabete luzeagoa duela urte batzuk baino) eta denboraldi amaieran denen aldetik nabari da nekea, eta horrek, zoritxarrez, kirol zehatz batzuri eragiten die.

Gure aldetik, egutegiaren baldintzak hobetzeko lanean jarraituko dugu, zubiak eta errespetatu eta familian beste ekintzak egiteko aukera gehiago izateko. Zuen aldetik eskertuko genizueke, asteburuan hemen zaudetenok parte hartzera animatzen badituzue etxeko txikiak. Zoragarri pasako dute.

Azken albisteak

2024-05-17
Maiatzaren 24an Ikastolako 6. mailakoen Azoka solidarioa.
2024-05-17
Salbatore Mitxelena boleibol taldea txapeldunorde gelditu zen Hernanin!
2024-05-17
Eskola Jasangarriaren Aintzatespena lortu dugu!
2024-05-16
Azken jardunaldira iritsi gara. Arrauna , surfa eta Santa Marina auzoko pelota txapelketa izango ditugu aurtengo denboraldia amaitzeko.