Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Abenduak 16

Irudia
saskibaloia
2023/12/13

Asteburu honetan amaituko dira saskibaloi eta eskubaloi ligaxkak. Oporren aurretik azken jardunaldia.

Asteburu honetan emango zaio lehen ligaxkei amaiera. 

Alebinek, saskibaloiko azken jardunaldia izango dute eta igandean, sailkatu direnek finalak izango dituzte. 

Benjaminek aldiz, eskubaloiko ligaxka amaituko dute. 

Oporren aurretik azken jardunaldia da. Oporren ostean, Urtarrilean zehar, Kirol egokitua, pilota, herri kirolak, atletismo eta irristaketari ekingo diogu. Honela denboraldi erdia osatuz. 

Gogoratu alebinetan sailkapenak egoteagatik eta finalera sailkatzeko edo ez sailkatzeko kontuengatik jolasteko modua ez aldatzea. Ongi pasa behar dugu, denei aukera eman eta jolasten gozatu. Emaitzak ez gaitzala itsutu eta ez diezaiegun presio gehiagorik jarri gure ikasleei. 

Azken albisteak

2024-05-17
Maiatzaren 24an Ikastolako 6. mailakoen Azoka solidarioa.
2024-05-17
Salbatore Mitxelena boleibol taldea txapeldunorde gelditu zen Hernanin!
2024-05-17
Eskola Jasangarriaren Aintzatespena lortu dugu!
2024-05-16
Azken jardunaldira iritsi gara. Arrauna , surfa eta Santa Marina auzoko pelota txapelketa izango ditugu aurtengo denboraldia amaitzeko.