Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Maiatzak 4

Irudia
arrauna
2024/05/02

Multikirolak ditugu alebinetan.

Asteburuan LH5 eta LH6koek multikirola izango dute. Arrauna eta surfa. Aldi berean, plaieroetako finalak ere izango dira. 

Surfa: Norbere trajea dutenak eraman mesedez, surf taulak ez. 15 minutu lehenago gerturatu trajea jantzi eta prestaketetarako. 

Arrauna: Orion dagoen ZAE-ko lokalean izaten da jarduera. Trenez edo kotxez gerturatu ahal duzue. 

Eskertu nahi dizuegu denboraldi osoan zehar lanean aritu zareten guraso eta entrenatzaileoi. Talde askok entrenatzaileei opariren bat egin diezue eta ospakizun festak ere egin dituzue. Eskerrik asko bihotzez denoi. Gure gaitasun eta hutsuneekin, elkar zaindu eta egindako lana errekonozitzea oso garrantzitsua da eta. 

Azken txanpa!

Azken albisteak

2024-05-17
Maiatzaren 24an Ikastolako 6. mailakoen Azoka solidarioa.
2024-05-17
Salbatore Mitxelena boleibol taldea txapeldunorde gelditu zen Hernanin!
2024-05-17
Eskola Jasangarriaren Aintzatespena lortu dugu!
2024-05-16
Azken jardunaldira iritsi gara. Arrauna , surfa eta Santa Marina auzoko pelota txapelketa izango ditugu aurtengo denboraldia amaitzeko.