Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Maiatzak 11

Irudia
surfa
2024/05/09

Surfa, arrauna eta Santa Marinako pelota txapelketa protagonista asteburuan

Asteburuan 3 ekintza izango ditugu. Arrauna, surfa eta Santa Marinako pelota txapelketa. Arrauna, orion dagoen ZAE-ko lokalean izaten da eta taldeak kotxez edo trenez egiten dituzte desplazamenduak. Surfa Zarauzko Surf Elkartearen lokalean egiten da, etxean surfeko trajea duzuenok eraman mesedez, gainontzekoei bertan utziko zaizue trajea. 

Santa Marinako pelota txapelketarako izen emate polita izan da eta ikastolan bertan jolastu ditugu sailkatze partiduak. 10etan hasiko dira partiduekin eta 9:45ean bilduko dira parte hartzaile guztiak Photomuseum-eko frontoian . Festa giroko txapelketa da, ezaugarri ezberdineko bikote eta taldeek osatuta, beraz, mesedez, ondo pasatzeko borondatea beharrezkoa izango da. Errespetatu talde guztien gaitasun mailak eta lagundu denek gozatu dezaten. Pilotagatik surfa edo arrauna egin ezin duenari datorren astean aukera emango zaio ekintza hauek egiteko. 

Ondo pasa!

Fitxategiak

Azken albisteak

2024-05-17
Maiatzaren 24an Ikastolako 6. mailakoen Azoka solidarioa.
2024-05-17
Salbatore Mitxelena boleibol taldea txapeldunorde gelditu zen Hernanin!
2024-05-17
Eskola Jasangarriaren Aintzatespena lortu dugu!
2024-05-16
Azken jardunaldira iritsi gara. Arrauna , surfa eta Santa Marina auzoko pelota txapelketa izango ditugu aurtengo denboraldia amaitzeko.