Asteburuan 3 ekintza izango ditugu. Arrauna, surfa eta Santa Marinako pelota txapelketa. Arrauna, orion dagoen ZAE-ko lokalean izaten da eta taldeak kotxez edo trenez egiten dituzte desplazamenduak.
Larunbat honetan plaieroak izango ditugu. Alebinek final laurdenak jolastuko dituzte. Partidu hau irabazten duten taldeek, igandean final erdiak jolastuko dituzte.
Asteburu honetan hondartzako jardunaldia izango dugu. Datorren astean azken entrenamendua izango dugu eta Maiatzeko lehen astean, entrenamenduak bukatu eta denboraldia ospatzeko, txokolatada eta jolas saioa izango dugu.