Pasar al contenido principal

Orientazioa

ZER DA?

Ikasle guztiek hezkuntza jasotzeko eskubidea dutelarik, ikas komunitatea osatzen duen pertsona ororen aniztasuna kontutan izanda, ikasle bakoitzak bere ibilbidean izan ditzakeen beharrei erantzungo dien departamentua da.

ZER EGITEN DUGU?

Ikaslea ardatz harturik, hauen hezkuntza ibilbidea arrakastatsua izan dadin bidea jorratu behar dugu. Horretarako, Orientazio Departamentuko egiteko nagusia, inklusibitatearen printzipioei jarraituz ikasleen aniztasunari erantzutea da.

Gure eskuhartzeak orotarikoak izan daitezke: ikasleen behaketak eta ebaluazio psikopedagogikoak egin, ikasleekin heziketa eskuhartze zuzenak, irakasleentzat aholkuak eta eskuhartze proposamenak luzatu, familiei orientabideak eman, berariazko programen jarraipena egin, ikastolaz kanpoko profesional eta erakundeekin koordinazioa eraman (zerbitzu pribatuak, udal zerbitzuak, Osakidetzako EPI, zonaldeko Berritzegunea…).

Irudia
Orientatzailea

KIDEAK:

Orientatzaileak:

  • Onintza RiveroHH eta LH1, 2 eta 3 mailetakoa
  • Oihana Kortajarena LH4, 5 eta 6. mailetakoa
  • Miren Sorreluz DBHkoa

Pedagogia terapeutikako irakasleak:

  • Ander Iturralde HH eta LH 1, 2 eta 3. mailetakoa
  • Tamara Escobar LH 4, 5 eta 6. mailetako
  • Miren Sorreluz DBHkoa

Hezkuntza laguntza espezialistak:

  • Ainhoa Aranburu
  • Edurne Holgado
  • Estitxu Rojo
  • Lide Lertxundi
  • Jone Olazabal

DBH: ORIENTAZIO AKADEMIKOA

Kontaktua

Oihana Kortajarena
Kontaktua
Onintza Rivero
Kontaktua