Pasar al contenido principal

Haur Hezkuntza

Guretzat haur bakoitza bakarra eta errepikaezina da: bere ezaugarriekin, gaitasunekin, erritmoekin, interesekin, beharrekin ... Horiek guztiak gogoan, ikastolan egingo diogun eskaintzarekin bere bizi esperientziak ugaritu nahi ditugu.

Irudia
HH

Ohiko gela eta taldekatzearen muga gaindituz, espazio irekiak eta denborak berrantolatu ditugu, natur eremuekin uztartuz:

  • Zirkulazio autonomoan aritzeko
  • Autonomia lantzeko
  • Harremanak sendotzeko
  • Haurrak, bere erritmoan, garapen integral osasuntsua izateko (garapen osasuntsuan aurrera egin dezan)
  • Bakoitzak bere ikasketa prozesua eraiki dezan

Haurra zutabe izanik eta bere garapenaren begirada sakonagoa izateko, psikomotrizisten eta optometristen laguntza etengabea dugu.

Materialgintza propioa Ikastolen Elkartearen eskutik:

Irudia
Urtxintxa proiektua

Urtxintxa proiektua

Ekintza oinarri hartu, eta haurraren behar eta interesak kontuan hartuta, jolasaren bidez, komunikatzen, pentsatzen eta ikasten, elkarrekin egiten eta ekiten, eta norbera izaten ikas dezan lagundu nahi du proiektuak

Irudia
KUKU

KUKU emozioen programa

Oinarrizko emozioak lantzeko emozio-programa da Kuku!, norbere emozioak ezagutzeko, erregulatzeko eta besteenak hobeto ulertzen laguntzeko, ahozkotasuna oinarri hartuta.

Irudia
Eleanitz

ELEANITZ proiektua

Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak marko metodologiko eta curriculum komun batean.

Eta guk, Zarauzko Ikastolak, HH2rako sortutako Ehunzango proiektua:

ehunzango

Ehunzango proiektua

Haur bakoitza da abiapuntua. Alderdi afektibo - emozionalaren zaintza: segurtasun afektiboa, segurtasun giroa, hezitzailearekin lotura afektiboa, emozioak … Egunerokotasuna ardatz: gaitasunak garatu eta aprendizai berriak eskuratu. Modu askean esploratu eta esperimentatzeko testuinguru eta egoera ezberdinak. Aire librean jolasteko aukera: herriko espazioak, natur inguruak … Osasuntsu hazi eta garatzeko: autonomia, autoestimua, gai sentimendua.

Konfiantzan oinarri sendoak eraikiz

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Últimas noticias de HH

2023-12-22
HHn udazkeneko sekretuen bila ibili gara; esploratzen, jolasten, usaintzen, partekatzen...
2023-12-13
Lagun txikiek eta lagun handiek gauza asko dute elkar erakusteko.
2023-11-14
Talaimendi auzora joan gara goiz pasa, San Martingo Baseliza bixitatu eta eguna ospatzera.
2022-01-12
Urtarrilaren 20an MODELO ARETOAN - 18etan edo streaming bidez

Grupo de trabajo

Olatz Solaberrieta
2 años A tutor/a
Josune Eskobar
2 urte B tutorea
Marian Arozena
2 urte C tutorea
Ines Etxabe
3 urte A tutorea
Ageda Begiristain
3 urte B tutorea
Miriam Mendoza
4 urte A tutorea
Ainhoa Kortajarena
4 urte B tutorea
Imanol Esnal
5 urte A tutorea
Eva Gomez
5 urte B tutorea
Beñat Aristi
Ingeleseko irakaslea
Garazi Aranguren
Ingeleseko irakaslea
Mertxe Isasti
Musika irakaslea
Jon Etxeberria
IKT dinamizatzailea
Hodei Esteban
Pedagogia dinamizatzailea
Irudia
Txanda hartu

Zure haurrak Zarauzko ikastolan ikastea nahi baduzu, zatoz gu eta gure instalazioak ezagutzera!