Guretzat haur bakoitza bakarra eta errepikaezina da: bere ezaugarriekin, gaitasunekin, erritmoekin, interesekin, beharrekin ... Horiek guztiak gogoan, ikastolan egingo diogun eskaintzarekin bere bizi esperientziak ugaritu nahi ditugu.
Ohiko gela eta taldekatzearen muga gaindituz, espazio irekiak eta denborak berrantolatu ditugu, natur eremuekin uztartuz:
- Zirkulazio autonomoan aritzeko
- Autonomia lantzeko
- Harremanak sendotzeko
- Haurrak, bere erritmoan, garapen integral osasuntsua izateko (garapen osasuntsuan aurrera egin dezan)
- Bakoitzak bere ikasketa prozesua eraiki dezan
Haurra zutabe izanik eta bere garapenaren begirada sakonagoa izateko, psikomotrizisten eta optometristen laguntza etengabea dugu.
Materialgintza propioa Ikastolen Elkartearen eskutik:
Urtxintxa proiektua
Ekintza oinarri hartu, eta haurraren behar eta interesak kontuan hartuta, jolasaren bidez, komunikatzen, pentsatzen eta ikasten, elkarrekin egiten eta ekiten, eta norbera izaten ikas dezan lagundu nahi du proiektuak
KUKU emozioen programa
Oinarrizko emozioak lantzeko emozio-programa da Kuku!, norbere emozioak ezagutzeko, erregulatzeko eta besteenak hobeto ulertzen laguntzeko, ahozkotasuna oinarri hartuta.
ELEANITZ proiektua
Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak marko metodologiko eta curriculum komun batean.
Eta guk, Zarauzko Ikastolak, HH2rako sortutako Ehunzango proiektua:
Ehunzango proiektua
Haur bakoitza da abiapuntua. Alderdi afektibo - emozionalaren zaintza: segurtasun afektiboa, segurtasun giroa, hezitzailearekin lotura afektiboa, emozioak … Egunerokotasuna ardatz: gaitasunak garatu eta aprendizai berriak eskuratu. Modu askean esploratu eta esperimentatzeko testuinguru eta egoera ezberdinak. Aire librean jolasteko aukera: herriko espazioak, natur inguruak … Osasuntsu hazi eta garatzeko: autonomia, autoestimua, gai sentimendua.