Haurra pertsona eta ikaslea da. Hortaz, garapen prozesuan eta ikaskuntza prozesuan dago. Ikastolan bi prozesu horiek sustatu, zaindu eta laguntzen ditugu. Bi prozesu horiei erantzuten diegu, pertsona gisa garapen integrala lor dezan. Hori guztia, haurraren ezaugarriak, beharrak eta erritmoak kontuan izanik egiten dugu.
Irudia
- Pentsatzen eta ikasten ikasiz.
- Norbera izaten ikasi, elkarrekin bizitzen ikasiz.
- Zirkulazio autonomoan eta erronkei aurre eginez.
- Era manipulatiboan lan eginez.
- Balio kooperatiboa bultzatuz.
- Egoera errealen aurrean baliabideak bilatuz eta erabiltzera ohituz.
- Digitalizaioa landuz eta aplikatuz.
Materialgintza propioa Ikastolen Elkartearen eskutik:
Irudia
KIMU proiektua
(LH1etik LH3ra)
Errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea du helburu.
Irudia
EKI proiektua
(LH4tik LH6ra)
Euskara eta euskal kultura ardatz dituzten gazteak hezten laguntzeko. Ikaslearen irteera-profila da eki proiektuaren abiapuntu eta helmuga.
Irudia
ELEANITZ proiektua
Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak marko metodologiko eta curriculum komun batean.
Ebaluazio integrala:
Konpetentzietan oinarritua.