LAGUN HANDI - LAGUN TXIKI
2013-14 ikasturtean jarri zen martxan, DBH3-4 eta LH1-2ko ikasleak harremanetan jarriz.
Bi belaunaldien arteko konplizitatea indartuz, elkarbizitzak ere hobetze aldera egiten du.
BELAUNALDIEN ARTEKO LOKARRIA
Santa Ana egoitzako nagusiek eta umeek dituzten elkarrizketetan, helduek barnean duten haurra eta haurrek barnean duten heldutasuna loratzen dira.
KIVA
Errespetuzko harremanak garatu eta jazarpena prebenitzeko programa da.
Ikastetxeek bullying-ari aurre egiteko tresna eta material espezifikoen aukera zabala eskaintzen du KiVak
HIZPRO
Euskararen sustapena eta erabilera bultzatzera bideratutako proiektua da. Hizkuntz errealitatearen diagnostikoa egin eta beharren erantzunak bideratzen dira.
AGENDA 2030
Ikaslea ingurumen arazoez sentsibilizatzea eta kontzientzia hartzea du xede. Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa.
Aurtengo gaia "Garapen Jasangarrirako 12. helburua: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak" izango da.
FRANTSES ELKARTRUKEA
Perigueux-Zarautz/ Zarautz-Perigueux. Zuzeneko eta aurrez aurreko harremana.