Pasar al contenido principal

ASKATASUNA ETA MUGAK: TXANPONAREN BI ALDEAK

Irudia
Askatasuna eta mugak

2 - 9 URTE BITARTEKOAK

Askatasunarena, zalantzan jarri ezin den printzipio gorena da, bizitzeko behar dugun tresna, gure burujabetzaren giltza eta baldintza. Tamalez, hain urrun bizi gara askatasun parametroetatik, non oso oker ulertzen eta erabiltzen dugun kontzeptua den. Mugekin kontraesanean dagoela, edo ardurarekin zerikusirik ez daukala pentsatzeraino iritsi gintezke. Haurrekin egoki eta osasuntsu aritzeko, ezinbestekoa da hau guztia argi izatea. Disfuntzionalak izan gaitezke oso autoritario izateagatik, edo autoritate gabeziara iristeagatik.

Hitzaldian, askatasuna+muga+ondorio+zigor+ardura koktelaz argitasun pixka bat ematen saiatuko gara.

 

 

IZENA EMAN

 

 

Últimas noticias

Hondartzako futbolarekin jarraitzen dugu aste honetan. Guraso batzuek adierazi diguzue talde askotan mutilek neskei (eta gaitasun gutxien duten mutilei) ez dietela pasatzen.
Asteburu honetan saskibaloi eta eskubaloiko ligaxkekin jarraitzen dugu. Denok ere azken txanpan sartu berri gara. Benjaminai bost jardunaldi geratzen zaizkie eta alebinei oraindik 9 jardunaldi.