Pasar al contenido principal

BATASUNAREN BIDEAN: Euskara batuari gorazarrea

Irudia
Batasunaren bidean

Errenteria eta Donostia lotuko dituen giza katea.

Noiz: Martxoak 24, 11:00etan

Ikastolek eta Euskaltzaindiak “Batasunaren bidean” giza katea antolatu dute euskara batuari gorazarre egiteko

Martxoaren 24an, Errenteria eta Donostia lotuko dituzte 8.000 lagunek osatutako giza kate erraldoi batean, euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko. Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, eta ikastolen jai guztiek osatzen duten “Ikastolak Herriari” egitasmoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute.

Milaka gazte, nerabe eta herritarrek osatuko duten giza katea Errenteriako Gamon zumardian dagoen Koldo Mitxelenaren oroimenezko eskulturaren paretik abiatuko da eta Donostiako udaletxe zaharraren eraikinaren parean amaituko.

Últimas noticias

Asteburu honetan triatloia izango dugu gure eskola kirolean. Eskertuko genuke etxetik zuen seme-alabei parte hartzera animatuko bazeniete. Hainbat jardueretan parte hartzeak asko egiten du behera eta pena handia da.
DBH3 eta 4ko Frantseseko ikasleak elkartrukean daude, Périguex-en.
Asteburu honetan amaituko dira eskubaloiko benjaminen ligaxka eta alebinen saskibaloiko ligaxka.
DBH1eko ikasleak laborategi entseguak egiten aritu dira, Eskola Agenda 2030 proiektuaren baitan.