Pasar al contenido principal

AZOKA SOLIDARIOA

Irudia
Azoka solidarioa

Ikastolako 6. mailakoen Azoka solidarioa

Ikasleek antolatutako azokan lortutako dirua ZAPOREAK elkarteari emango zaio.

Azoka solidarioa, Salbatore Mitxelena ikastolako 6. mailan landu dugun “Hobetu dezakegu gure bizitza?” proiektuaren baitan antolatutako ekintza bat da.

Ikasturtean zehar aipatu mailako ikasleak buru-belarrari aritu dira ikerketan eta hortik ateratako ondorioei irtenbide bat emateko ahaleginean. Proiektuan zehar, besteen larruan jartzen ikasi dugu, askotariko arrazoiengatik hainbat pertsonak bizi dituzten egoera ahulak gureak balira bezala sentitzeko.

Bada, ikasi eta frogatu dugu zerbait egin dezakegula geure eta besteen bizitza hobetzeko. Hori dela eta, egoera zaurgarrian bizi direnen lekuan jarri, eta haien egoera hobetu beharraren kontzientzia pizten ahalegintzea erabaki dugu eta jendearengan elkartasuna bultzatzea.

Hori guztiaren baitan, Azoka solidarioa antolatuko dugu ikastolan maiatzaren 24an eta bertan, besteak beste, ikasturtean zehar tailer ezberdinetan egin ditugun produktuak salduko ditugu. Azokako salmentatik lortutako dirua ZAPOREAK elkarteari bideratuko diogu.

ZAPOREAK, Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da. Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen dute harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.

Azokan izango ditugu ZAPOREAK elkarteko lagunak ere! Eta beraien produktuak ikusi eta probatzeaz gain, erosteko aukera ere izango da bertan.

Animatu, etorri gure Azoka solidariora eta parte hartu egoera ahulean bizi direnen beharrak asetzen lagunduz!!

Denok izan behar dugu arazo horren konponbidearen protagonistak!!

Últimas noticias

Saskibaloi eta eskubaloi ligaxkekin jarraitzen dugu. Datorren astean atsedena izango da. Ihauteriak eta ospatzen direnez ez da jardunaldirik izango. Atsedenaldi honen ostean, azken txanpari ekingo diogu. 
Asteburu honetan, benjaminek, eskubaloiari ekingo diote. Lagunarteko partiduak jolastuko dituzte. Alebinek aldiz saskibaloiko ligaxkari ekingo diote.
Paisaiaren eraldaketa ikusteko aukera dute txikiek proiektu honekin.
Asteburu honetan Krosa eta Herri kirolak izango ditugu eskola kirolean. Benjaminek, Krosa izango dute Aian. Alebinek aldiz, Herri Kirolak izango dituzte Orokietan.