Pasar al contenido principal

Asteburuko jardunaldia: Martxoak 28

Irudia
s

Ikasturteko bigarren triatloia izango dugu asteburuan

Asteburu honetan triatloia izango dugu gure eskola kirolean. Eskertuko genuke etxetik zuen seme-alabei parte hartzera animatuko bazeniete. Hainbat jardueretan parte hartzeak asko egiten du behera eta pena handia da. Lan handia egiten da ahalik eta jarduera ezberdin gehien eskola kiroleko agendan txertatzeko. Elkarteek ere sekulako lana egiten dute. Hau dena egiten dugu gure ikasleentzat eredurik aberasgarriena eskaintzeko. Kirol aniztasunaren garrantzia eta kirolariengan onurak adituen nabarmenak dira eta norabide horretan nahiko genuke etxeetatik ere lanketa egitea. Jarduera ezberdinek ikaspen ezberdinak ematen dizkigute eta gure haurren heziketa integrala izan dadin beharrezkoak dira. Animo denak bada!

* Adi! karteleko data ez dago ondo, Triatloia larunbat honetan da. 

Últimas noticias

Asteburu honetan, Alebinek (LH5-6) errugbiko jardunaldia izango dute Astiko zelaian. 
Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.