Pasar al contenido principal

DBH4 ORIENTAZIO AKADEMIKOA

Irudia
Orientazio akademikoa

DBH4 ORIENTAZIO AKADEMIKOA: OTEITZA LIZEOAREN AURKEZPENA

Ikastolak DBH 4ko ikasleekin burutzen dituen orientazio akademikoko jardueretako multzo bat gure ikastetxearen jarraipena den Oteitza Lizeo Politeknikoaren aurkezpena da.

Hori aurrera eramateko Oteitzako kideak etorriko dira geure artera eta Lizeoan eskaintzen diren aukera akademikoak azalduko dizkigute (batxilergoak eta heziketa zikloak) eta baita bertako antolakuntzako hainbat xehetasun ere.

Goizean, eskola ordutan, ikasleei zuzendutako aurkezpenak burutuko dituzte eta arratsaldez gurasoekin arituko dira.

Norentzat: DBH 4ko gurasoentzat

Noiz: Martxoaren 23an, asteazkena, 18:00etan

Lekua: Ikastolako Plaza

Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da.

Gaiaren garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.

 

Últimas noticias

Hondartzako futbolarekin jarraitzen dugu aste honetan. Guraso batzuek adierazi diguzue talde askotan mutilek neskei (eta gaitasun gutxien duten mutilei) ez dietela pasatzen.
Asteburu honetan saskibaloi eta eskubaloiko ligaxkekin jarraitzen dugu. Denok ere azken txanpan sartu berri gara. Benjaminai bost jardunaldi geratzen zaizkie eta alebinei oraindik 9 jardunaldi.