Alebinak plaieroetako lehen jardunaldia izango dute eta benjaminek eskubaloiko hirugarrena
Asteburu honetan, benjaminek, eskubaloiko jardunaldia izango dute. Getarian jolastuko dutenek bi partidu jolastuko dituzte. Partidu bakarra jolasten dutenean baino motzagoa baina bi.
Alebinek aldiz plaieroetako lehen jardunaldia izango dute. Espero dugu ahalik eta girorik onena izatea parte hartzaile eta ikusleen artean. Lagundu taldeko kide guztiei eta gurekin jolastera etorri diren beste taldekoei ere. Denon ardura da partiduan giro goxoa sortzea. Baldintzak sortu behar ditugu ekintza guzti hauek ahalik eta hezigarrienak izan daitezen.