Pasar al contenido principal

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSO IDATZIAK

Irudia
Bertso paperak

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSO IDATZIAK 2023

Ostegun honetan, hilak 23, gure gazteak hartuta han joango gara "Norteko ferrokarrilean" Txirrita zenaren lekukotzaren bila. Errimak dantzan, bertso-festa ederra izango dugu.

Eskolarteko Txapelketaren XLIII. edizioa izango da eta azken urteetan bezala elkarlanean antolatutako ekimen bat izango da: bertsopaper lehiaketa Ikastolen Elkarteak antolatuko du eta bat-batekoaz Gipuzkoako Bertsozale Elkartea arduratuko da.

Aurrez aurreko saioetara itzuliko gara eta parte-hartzaileek eskualdeka hartuko dute parte.

Gure ikasleek LH4tik DBH4 bitarte, martxoaren 23an, Usurbilen parte hartuko dute.

Sarituak honakoak izan dira:

DBH1/2 kategorian irabazlea: Unax Zaldua

DBH3/4 eta Batxilergo kategorian irabazlea: Adei Urbitarte eta 2. saria: Sua Gurrutxaga

Aipamen berezia: Oihan San Sebastian


ZORIONAK!! LAN BIKAINA EGIN DUZUE!

Últimas noticias

Asteburu honetan plaieroei emango diegu hasiera. Benjaminen kasuan lagun arteko partiduak dituzte eta alebinek txapelketa.
Asteburu honetan Herri kirolak eta Kirol egokitua izango ditugu Eskola Kirolean. Espezialitate bakoitzeko federazioaren laguntzaz ekintza ezberdin eta interesgarri hauek txertatu dira azken urteotan eskola kirolean.
Asteburu honetan izango dugu urteko azken partidua. Denboraldiak jarraituko du urtarrilean. Bitartean, ondo pasa oporrak eta gozatu. 
Ze polita den irakurtzen hasten direnean!