Pasar al contenido principal

DBH2 - ORIENTAZIO BILERA

Irudia
Hezkuntza

Ikasturte honetan curriculum berria DBH1 eta 3an ezarri da. Datorren ikasturtean DBH osoan ezartzea dagokigu. Honek, arloei dagokienez, zuen seme edo alabarengan aldaketa batzuk ekarriko ditu.

Aldaketa hauen berri emateko maiatzaren 3an, asteazkenean, egingo dugun bilerara gonbidatu nahi zaituztegu.

ORDUA: 18:00etan

NON: Ikastolako Plazan

Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da.

Gaiaren garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.

Últimas noticias

Denboraldiaren azken txanpan jarraitzen dugu. 
Asteburu honetan alebinek multikirola izango dute. Arrauna , boleibola eta surfa izango dira protagonista. 3 asteetan zehar txandaka landu ahalko dituzte hiru kirolak. 
Asteburu honetan amaituko da eskola kirola benjaminentzat. 25 jardunalditik gora egin ostean, iritsi gara amaierara. Datorren astean, azken entrenamendua edo txokolatada egingo dute.