Pasar al contenido principal

Asteburuko jardunaldia: Maiatzak 13

Irudia
eskola kirola

Orientazioa eta Santa Marina auzoko jaietako pelota txapelketak izango ditugu

Asteburu honetan Orientazioko jardunaldia eta Santa Marina auzoko jaietako pelota txapelketa izango ditugu
 
 
ORIENTAZIOA:
LH5ekoak 9:00tan  Aritzbatalde kiroldegian. 
LH6ekoak 11:00tan Aritzabatalde kiroldegian. 
(ondoren beste bi gune gainditu beharko dituzte, Salbideko parkea eta Alde zaharra. Alde zaharreko elkartze puntua udaletxe aurrean izango da.)
* Kirola egiteko erropa eraman, aldatzeko erropa euria egingo duelako eta aterkia ere ondo etorriko da. 
* Guraso bat beharrezkoa da gunetik gunerako desplazamenduetarako. 
 
SANTA MARINAKO PELOTA TXAPELKETA
(eguraldi ona badago, Manuelako frontoian. Eguraldi txarrarekin Zinema frontoian)
10:00etan hasiko dira LH6koekin. 
LH5ekoak 10:30 edo 11:00 aldean.
Beraz, Orientazioa amaitu ondoren bertaratu daitezela pelotan parte hartzen dutenak. 
 
 
 

Últimas noticias

Asteburu honetan alebinek multikirola izango dute. Arrauna , boleibola eta surfa izango dira protagonista. 3 asteetan zehar txandaka landu ahalko dituzte hiru kirolak. 
Asteburu honetan amaituko da eskola kirola benjaminentzat. 25 jardunalditik gora egin ostean, iritsi gara amaierara. Datorren astean, azken entrenamendua edo txokolatada egingo dute.
Asteburu honetan triatloia izango dugu gure eskola kirolean. Eskertuko genuke etxetik zuen seme-alabei parte hartzera animatuko bazeniete. Hainbat jardueretan parte hartzeak asko egiten du behera eta pena handia da.