Pasar al contenido principal

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 11

Irudia
eskubaloia

Saskibaloi eta eskubaloiko ligaxkei ekingo diegu asteburuan

Asteburu honetan saskibaloi eta eskubaloiko ligaxkai emango diegu hasiera. LH 5 eta LH6ko alebinek saskibaloia eta LH3 eta LH4ko benjaminek eskubaloia.

Taldeetan antolatu non eta zein ordutan elkartuko zareten. Normalean, partidua Zarautzen baduzue, 30 minutu lehenago elkartzen zarete jolastuko duzuen tokian. Partidua Zarauztik kanpo duzuenok kotxeetan antolatzen zarete. 

Gogoratu helburua ondo pasa eta jarduera fisikoa egiteko ohiturak bultzatzea dela. Beraz, errespetuz jolastu, taldekide eta aurkariei lagundu parte hartzen eta gozatzen. Gol diferentzia handiegiko emaitzak ez zaizkigu egokiak iruditzen beraz neurtu kontu hauek ere. 

Ikusle zaudetenoi, animatu positiboki parte hartzaile guztiei, giro ona sustatu eta lagundu ikasten ari diren gure gaztetxoei. Gure taldekoei, aurkariei, entrenatzaile eta epaileei. 

Últimas noticias

Asteburu honetan eskubaloia eta saskibaloiarekin jarraitzen dugu. 
Partiduetan izaten ditugu lixkar gehien eta denok norabide berberean eragite aldera, irakurri honako dokumentu hauek mesedez  
Eskubaloi eta saskibaloi ligaxkei helduko diegu asteburuan. 
Ekintzaz beterik dator asteburua.  Benjaminek, irristaketa, judoa (la salle eta lizardin banatuta) eta toka eta boloak izango dituzte.