Pasar al contenido principal

Asteburuko jardunaldia: Martxoak 9

Irudia
plaieroak

Hondartzako futbolari ekingo diogu asteburuan.

Asteburu honetan plaieroen ligaxkari ekingo diogu. Alebinak, gogoratu, aktak bete behar dituzuela porteriak jasotzeko tokian. Lehen txandakoei porteriak jartzea tokatzen zaizue eta bigarren txandakoei kentzea. Talderen bati atsedena tokatzen zaio eta atsedena duten adin bereko talde batzuen artean lagun arteko partiduak jarri ditugu. Kasu hauetan, posible da talde ez mixtoen kontra tokatzea baina ikastetxe guztiek ez jolastea baino nahiago izan dugu jolasteko aukera jartzea. Garrantzitsuena gozatu eta ondo pasatzea baita. 

 

 

Últimas noticias

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.