Pasar al contenido principal

Asteburuko jardunaldia: Apirilak 13

Irudia
urriak21_triatloia

Denboraldiko bigarren triatloia izango dugu asteburuan.

Larunbatean triatloia izango dugu. Denboraldia amaitzen ari den honetan, azken jardunaldietan sartu gara. Ikasgeletan pasa gara parte hartze kopurua ikusteko eta baju xamarra iruditu zaigu. Eskola kirolean, ahal dugun neurrian, kirol guztietan parte hartu behar dugu. Antolatzaile eta ikaskide guztiekiko errespetugatik eta norbere ikaskuntza ahalik eta osoena izateko. Eskertuko genuke, etxean, lanketa egitea ahalik eta parte hartze handiena izan dezagun. 

 

Triatloiko ordutegiak:


6. Maila: 10:00 

5. Maila: 10:30 

4. Maila: 11:00 

3.Maila: 11:30

*Hala eta guztiz ere, 15 minutu lehenago elkartuko gara.

 

 

Entrenamendu saioak ere bukatzen ari dira. Apirilaren 27ko astean egingo dugu azken entrenamendua eta hurrengoan txokolatada edo agur festa. 

Animo azken txanpan

 

Archivos

Últimas noticias

Iritsi gara eskola kirolaren azken jardunaldira. Surfa, bolei eta arrauna izango ditugu larunbat honetan.  
Honako artikulu hau irakurtzera animatzen zaituztegu. Egun, sortzen ari garen gizarteari buruzko hausnarketa bat da. Gure gazteenei zer eskaintzen diegun, zer egiten duten, horrek hizkuntzan duen eragina,...
Asteburu honetan saskibaloi eta futboleko finalak jolastuko dira. Larunbatean, plaieroetako finalak izango ditugu eta igandean berriz saskibaloikoak Aritzbataldeko kantxa zaharrean.