Pasar al contenido principal

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 16

Irudia
saskibaloia eta eskubaloia

Benjaminak saskibaloiari ekingo diote eta alebinek eskubaloiari.

Asteburu honetan, benjaminek, saskibaloiari ekingo diote. Alebinek aldiz, eskubaloiko ligaxkaren lehen jardunaldia izango dute. Talde bakoitzak non eta noiz duzuen begiratu eta koordinatu taldekoen artean elkarrekin joateko. Araudiak ere zintzilikatu ditugu. 

Eskola kirolean, gazte eta haurrek parte hartzen duten kiroletan eta mailarik altueneko kiroletan arazo handiak ditugu ikusleen jarrerekin. Gure kasuan, protagonistak haurrak izanik, are eta kezka handiagoarekin bizi ditugu halako jarrerak. Hauen inguruan aritu ziren aurrekoan euskadi irratian eta hemen duzue elkarrizketaren pilula bat. Hemen aldiz, elkarrizketa osoa. 

Eragin dezagun gure talde eta partiduetan ahalik eta girorik goxo eta eraikitzaileena izan dezagun. Moztu jarrera desegokiak eta utzi haurrei jolasten. 

Últimas noticias

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.