Pasar al contenido principal

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 30

Irudia
eskubaloia

Saskibaloi eta eskubaloiko 3.jardunaldia ospatuko da larunbatean.

Asteburu honetan saskibaloi eta eskubaloiko jardunaldia izango dugu beste behin ere. 

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatuko dela eta, larunbat honetako partiduen aurretik, azken urteotan egin bezala, bi taldeak elkarrekin "Euskaraz bizi nahi dut" leloa daraman banderolarekin argazkia ateratzera animatzen zaituztegu. Argazkia Instagram-era eta Facebook-era igo #euskararenegunazarautz2024 traola erabiliz eta @euskarazbizizarautz etiketatuz.

Últimas noticias

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.