Pasar al contenido principal

JOSTAILU EZ SEXISTEN GIDA

Irudia
Jostailuak

 

Bere adinerako egokia izango al da? 

Nolako jolasa bultzatzen du jostailu honek? 

Ze aukera gehiago egon daiteke?

Olentzero ate joka dugu eta nahikoa buruhauste izaten da haurrentzako jostailu egokiak aukeratzeko. Erabaki horretan pixka bat laguntzeko asmoz, jostailu ez sexistak aukeratzeko gida jarri nahi dugu eskuragarri.

Berdintasunean oinarritutako baloreak ulertzeko materiala, adinaren arabera sailkatutako jostailu proposamenak eta jostailu bat erosi aurretik geure buruari egin beharreko galderen proposamena.

(Orriaren behealdean aurkitu duzue PDFa deskargatzeko eskuragarri!)

 

Últimas noticias

Asteburu honetan triatloia izango dugu gure eskola kirolean. Eskertuko genuke etxetik zuen seme-alabei parte hartzera animatuko bazeniete. Hainbat jardueretan parte hartzeak asko egiten du behera eta pena handia da.
DBH3 eta 4ko Frantseseko ikasleak elkartrukean daude, Périguex-en.
Asteburu honetan amaituko dira eskubaloiko benjaminen ligaxka eta alebinen saskibaloiko ligaxka.
DBH1eko ikasleak laborategi entseguak egiten aritu dira, Eskola Agenda 2030 proiektuaren baitan.