Pasar al contenido principal

Finalen ordutegia eta datorren asteko entrenamenduak

Irudia
ikastola

Aste honetan amaituko dira 2024ko entrenamenduak

Igande honetan finalak jolastuko dira eta hemen ordutegiak:

LH5 Lizardi aretoan
9:00  mistoa
10:00 neskak
11:00 mutilak

 

LH6 Kiroldegian
9:00  mistoa
10:00 neskak
11:00 mutilak

Finalak direla eta, ikasle eta guraso asko urduri nabaritu ditugu. Asko zarete finalera sailkatzeko zenbat gol edo zein emaitza behar duzuen galdezka zaudetenak. Mesedez, finalerako sailkatzeko aukera ez diezagula jolasteko modua aldatu. Saiatu taldekide guztiei parte hartzen laguntzen, gozatzen eta dibertitzen. 

eta honekin amaitutzat emango ditugu 2024ko saioak. Datorren astean ez dira entrenamenduak izango eta 2025arekin batera helduko diogu berriz ere Eskola Kirolari. 

 

 

Últimas noticias

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.