Pasar al contenido principal

Asteburuko jardunaldia: Otsailak 1

Irudia
futbola

Hondartzako futbolari emango diogu hasiera asteburu honetan

Hondartzako futbolari ekingo diogu asteburu honetan. Mesedez, eskertuko genuke, Eskola Kirola espazio segurua izan dadin atera genituen jarraibideak. Hemen irakurri ahal dituzue. Denon artean, partaide guztientzat jardunaldi gozagarria izatea lortu behar dugu eta horretarako arreta jarri behar dugu gure taldeko eta aurkarien talde jokalari guztietan. Denen parte hartzea bermatu eta denei animatu. 

 

Últimas noticias

Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.
Asteburu honetan Tratloia txikia izango dugu protagonista gure eskola kirolean. Badira ikasle batzuk bizikletarik ez dutenak, mesedez, inguruko lagunei utzi bizikleta edo behar duten materiala denok parte hartu dezagu