Pasar al contenido principal

Goiz buelta haurrekin!

Irudia
Plazan

Atzo alde zaharrean ibili ziren LH2ko ikasleak kantari

Ikastolako bigarren mailako haurrak, lau andereño eta Txapas soinuarekin. Espazioa: Zarauzko Alde Zaharra. Manolo Urbietaren 20 kanta prest! Goiz buelta plan ederra. Hamarretan hitzordua Musika Plazan, bokadiloa jan eta kioskoan bertan kantari hasi gara. Kale Nagusira kantuan. Azokako artista emakumeak “Androkanto” abestia eskatzen digu eta guk kantatu. Buelta azokatik umorea jarriaz. Haurrak pozik kantari, jendea irribarrez inguruan. Pare bat denda bisitatu ditugu, gelditu han eta hemen, toki bakoitzean abesti bat, zaharren egoitzan, komunetan, balkoiko amonari, kartelak jartzen ari ziren bi Piliri... denentzako zegoen kanta bat. Frailetara joango al gara? Goazen! Aita Biain ezagutu dute haurrek, irakasle urtetan izan zena, “Zuk zer dezu Arantzazu?” kanta zoragarria abestu digu. Gauza goxoak kontatu dizkigu. Irteeran Antonianoko haurrak jolasorduan zeuden, elkartu gara haiek eta ikastolakoak eta “kalian gora, kalian behera” abestu dugu denak batera. Haiek, gora ikastola! oihukatu dute, eta guk, gora Antoniano!. Txapas ia nekatu samarra zegoen eta hasitako lekuan amaitu dugu bueltatxoa. Denak pozik, kontentu eta alde zaharra gure kantuekin alaitu dugun sentsazio ederrarekin.

Datorren urtean, berriz!!!

Últimas noticias

Asteburu honetan izango dugu urteko azken partidua. Denboraldiak jarraituko du urtarrilean. Bitartean, ondo pasa oporrak eta gozatu. 
Ze polita den irakurtzen hasten direnean!
Gure LH5. mailako ikasleak Santa Ana egoitzaira joango ziren bertako aitona-amonei bisita egitera.
Asteburuan saskibaloi eta eskubaloiarekin jarraituko dugu. Alebinek, saskibaloiko 3. eta azken jardunaldia izango dute. Datorren astean, larunbatean, final erdiak. Igandean finalak.