Pasar al contenido principal

Zarauzko Gracie Barra elkarteko kideek emaitza onak lortu dituzte Espainiako Grappling Txapelketan

Irudia
s

Hainbat domina lortu dituzte 15, 17 eta 20 urte azpiko kategorian, Euskadiko selekzioa ordezkatuz. Borroka arteko Espainiako lehiak Kanariar Handian jokatu zituzten joan den astean.

Hainbat domina lortu dituzte 15, 17 eta 20 urte azpiko kategorian, Euskadiko selekzioa ordezkatuz. Borroka arteko Espainiako lehiak Kanariar Handian jokatu zituzten joan den astean.

Euskadiko Selekzioa ordezkatuz, Espainiako Grappling eta Grappling GI Txapelketak jokatu zituzten otsailaren 20tik 22ra, Kanariar Handiko Gran Canaria Arenan. Zarauzko Gracie Barra borroka arteko elkarteko hainbat kide bertan lehiatu ziren, eta emaitza onak lortu zituzten.

Grapping modalitatean, 15 urtez azpiko mutiletan, 47 kilo artekoen mailan, Jakes Royo izan zen txapeldun, eta Unai Bueno txapeldunorde. 73 kilo artekoen mailan, berriz, brontzezko domina eskuratu zuen David Aghajanyanek. Unai Montoyak ere brontzea erdietsi zuen 17 urtez azpiko mutiletan, 69 kilo artekoen mailan. Emakumezkoetan, 20 urtez azpikoetan eta 58 kilo artekoen mailan, June Cañamero txapelduorde izan zen.

Grappling GI modalitatean, berriz, 15 urtez azpikoetan, Jakes Royok urrezko domina berretsi zuen eta Unai Buenok, berriz, brontzea erdietsi. Tartean, klubeko beste kide bat sailkatu zen, Haitz Irusta, zilarrezko domina jantzi zuena. 20 urtez azpiko mutiletan, 77 kilo artekoen mailan, Akram Maghfourrek hirugarren amaitu zuen. Adin tarte berean, baina emakumeetan, 58 kilo artekoen mailan, June Cañamerok ere postu bera lortu zuen, eta David Aghajanyanek ere brontzea bereganatu zuen 15 urtez azpiko mutiletan, 73 kilo artekoen mailan.

Últimas noticias

Asteburu honetan saskibaloi eta eskubaloiko ligaxkekin jarraitzen dugu. Denok ere azken txanpan sartu berri gara. Benjaminai bost jardunaldi geratzen zaizkie eta alebinei oraindik 9 jardunaldi. 
Asteburu honetan hondartzako futbola izango dugu. Plaieroetako 2.jardunaldia jolastuko da larunbatean. 
Saskibaloi eta eskubaloi ligaxkekin jarraitzen dugu. Datorren astean atsedena izango da. Ihauteriak eta ospatzen direnez ez da jardunaldirik izango. Atsedenaldi honen ostean, azken txanpari ekingo diogu.