Pasar al contenido principal

Asteburuko jardunaldia: Urriak 24

Irudia
s

Benjaminek eskubaloiari ekingo diote eta alebinek errugbiari

Asteburu honetan, benjaminek  (LH3-LH4), eskubaloiari ekingo diote. Taldeetako bilerak egiteko denborarik ez dugu izan orain arte, beraz, asteburu honetan, partiduko ordutegia baino 30 minutu lehenago elkartu zaitezte gurasoak eta aukeratu zein izango den taldeko guraso arduraduna. Ondoren jarriko gara harekin kontaktuan eskola kirolari buruzko informazioa zabaltzeko. Whatsap taldea sortu, taldeko komunikazioa errazteko modua izaten da. Talde batzuek beste bide batzuk erabilita ere lortzen dute elkarren arteko komunikazioa. Orion jolasten duzuenok (karela kiroldegia) Zarauzko ikastolan elkartu ahal zarete 45 minutu lehenago, kotxeetan joateko Oriora eta entrenatzailea ere zuekin eramateko. 
 
 Lehen aldiz ariko dira eskubaloian jolasean. Maila oso ezberdina izaten dute parte hartzaileek. Asko galduta ibiliko dira, beraz, denon artean, babestu eta lagundu ditzagun ikasle hauek. Gaitasun gutxiena dutenenei lasai jolasten utziz, animatuz eta giro atsegina sortuz denontzat. Begiratu zuen seme-alabak nola jolasten duen, taldekideak kontuan hartzen dituela ziurtatu. 

 

Alebinek (LH5-LH6), errugbiko jardunaldia izango dute. Astin elkartuko dira eta errugbiko taldeko kirolariek gidatuta talde ezberdinen arteko jolas eta partiduak egingo dituzte. 

Últimas noticias

Alebinek krosa izango dute Aian. Bertan, korrikako lasterketaz gain jauziak, pisu jaurtiketa eta beste hainbat atletismoko jardueraz gozatu ahalko dute. Eskertuko genuke etxeetan parte hartzea bultzatzea.
Asteburu honetan, Alebinek (LH5-6) errugbiko jardunaldia izango dute Astiko zelaian. 
Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.