Pasar al contenido principal

PANTAILAK 0-6 ADINEAN

Irudia
Pantailak 0-6 adinean

0-6 HAURREN HEZIKETA

Asko dira 0-6 adin tartean pantailarik ez aldarrikatzen dituzten ahotsak, umeengan duten eragin negatiboetan oinarrituta. Errealitatean, ordea, adin tarte horretako haurrek uste duguna baino harreman handiagoa dute pantailekin. Nola iristen dira beraien eskuetara? Zertarako erabiltzen dituzte? Gurasoek eta hezitzaileek ardura garrantzitsua dugu beraien bidelaguntzan. Saioaren muina gidaritza digitalaren beharra azpimarratzea da, horretan zentratzeak emango baitizkigu gure haurrak pantailen erabileran hezteko irizpideak, gakoak eta estrategiak.

 

IZENA EMAN

edo ikusi ZUZENEAN

 

 

Últimas noticias

Alebinek krosa izango dute Aian. Bertan, korrikako lasterketaz gain jauziak, pisu jaurtiketa eta beste hainbat atletismoko jardueraz gozatu ahalko dute. Eskertuko genuke etxeetan parte hartzea bultzatzea.
Asteburu honetan, Alebinek (LH5-6) errugbiko jardunaldia izango dute Astiko zelaian. 
Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.