Pasar al contenido principal

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSO IDATZIAK

Irudia
Bertso paperak
2023/03/20

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSO IDATZIAK 2023

Ostegun honetan, hilak 23, gure gazteak hartuta han joango gara "Norteko ferrokarrilean" Txirrita zenaren lekukotzaren bila. Errimak dantzan, bertso-festa ederra izango dugu.

Eskolarteko Txapelketaren XLIII. edizioa izango da eta azken urteetan bezala elkarlanean antolatutako ekimen bat izango da: bertsopaper lehiaketa Ikastolen Elkarteak antolatuko du eta bat-batekoaz Gipuzkoako Bertsozale Elkartea arduratuko da.

Aurrez aurreko saioetara itzuliko gara eta parte-hartzaileek eskualdeka hartuko dute parte.

Gure ikasleek LH4tik DBH4 bitarte, martxoaren 23an, Usurbilen parte hartuko dute.

Sarituak honakoak izan dira:

DBH1/2 kategorian irabazlea: Unax Zaldua

DBH3/4 eta Batxilergo kategorian irabazlea: Adei Urbitarte eta 2. saria: Sua Gurrutxaga

Aipamen berezia: Oihan San Sebastian


ZORIONAK!! LAN BIKAINA EGIN DUZUE!

Bertso paperak 1
Bertso paperak 2

Últimas noticias

2024-05-17
Maiatzaren 24an Ikastolako 6. mailakoen Azoka solidarioa.
2024-05-17
Salbatore Mitxelena boleibol taldea txapeldunorde gelditu zen Hernanin!
2024-05-17
Eskola Jasangarriaren Aintzatespena lortu dugu!
2024-05-16
Azken jardunaldira iritsi gara. Arrauna , surfa eta Santa Marina auzoko pelota txapelketa izango ditugu aurtengo denboraldia amaitzeko.