Skip to main content

BOLEIBOLA

Irudia
Boleibol txapelketa

Kadete mailako Euskadiko txapelketan txapeldunorde!

Duela aste batzuk Salbatore Mitxelena boleibol taldea txapeldunorde gelditu zen Hernanin ospatutako kadete mailako Euskadiko txapelketan.

Jatorkide taldea izan zuten aurkari, eta hauek gailendu arren, lan bikaina egin zuten Salbatorekoek.

ZORIONAK!

Azken albisteak

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.